XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ustez, dut eritzi. Beduka hark. Betiko. Denboren errematean. Lagunartean, adiskidartean.

Goizeko hamabiak zortzi guttiago. Lasaituz noa, desesperoaren indarra ahaulduz, indargetuz. Ez adiskidetasunmina. Adiskideminez dut idazten.

Gogoz. Kanpaiak gora. Gora, errepika, gora. Apaldu dira honez gero.

Patxaraldia berriro. Gauez berriz nuen adiskide bat ediren. Ez nuen espero.

Eskerrak zuri. Zarenari. Edo ez zarenari. Ezari. Zaratekeenari.

Berdin dit, nor zaren, bost axola eta ardurarik ez. Naizen edo honengandik, eskerrik asko. Esker mila. Hanitz.